Ingurunea

PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Euskal kostaldean estrategikoki kokatuta dago Metrokua hotela, Donostiatik ordu bete eskasera eta Bilbotik 50 minutura. Horregatik, hondartzako turismoa baztertu gabe, inguruko hirien eskaintza ere eskuragarri dago:  Guggenheim Museoa eta Alondegia Bilbon, Kursaala eta Kontxako Badia Donostian edota Balenciaga Museoa Getarian.  Hortik aparte, Bermeon Gaztelugatxeko Doniene dugu, eta Urdaibain Biosfera erreserba, Laga eta Laida hondartza ikusgarriekin.

Mendexa eta Lekeitio Lea-Artibain kokatuta daude, eta gure eskualde honek plan ugari egiteko aukerak eskaintzen ditu, zein baino zein erakargarriagoak. Mendi-ibiliak egiteko: ‘Ardoa eta Arrainaren ibilbidea’ edo Lekeitiotik Ondarrura garamatzan ‘GR-38’ bidea eta ‘Ziortza-Bolibarreko ermitetako ibilbidea’. Aukera kultural baten bila baldin bagabiltza, ostera, Lekeition, Andra Mariaren Zeruratzea basilika eta Santa Katalinako itsasargia ditugu, eta Ziortza-Bolibarren, Simon Bolivar Museoa eta Ziortzako Andra Mariaren kolegiata.

Lekeitioren nortasun arrantzalea ere ezin dugu ahaztu, eta horregatik,  ezinbestekoa zaigu ‘Ondarzabal’ baxurako itsasontzira bisita gidatua egitea, arrantzaleen bizimodua eta arrantzan egiteko tresneria bertatik bertara ezagutzeko modurik atseginena.