Hondartza

PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Garraitz edo San Nikolas uhartea aurrez aurre duelarik, Karraspio hondartza ederrak  (Mendexa) aukera paregabea eskaintzen dio bisitariari kirola egiteko; hala nola, surfa, windsurfa, piragua, stand up paddle-a, boleibola edo bela. Bizkaiko hondartzen artean hornituenetarikoa da Karraspio bere dutxa, komun publiko eta iturriei esker. Aipatutakoez gain, mahai eta bankodun jolas guneak eta ondo kokatutako aparkalekuak osatzen dute zerbitzu-sarea.

Uraren kalitatea beti da ezin hobea, eta bikaintasunez gainditzen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren azterketak. Azpimarratzekoa da , gainera, Karraspioko hondartzak ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak eskuratu dituela kalitate eta ingurumen kudeaketan, bere zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Horrez gain, eta Lekeitiotik Ondarroara garamatzan kostaldeko errepideari  jarraituz, Ondarroa aldera,  euskal kostaldea miresteko pasealeku ezin ederragoa dago. Bide honetan zehar, nahi adina kalatara jaisteko aukera du ibiltariak.