Inprimatu

Hotel txiki eta kutun honek itsasoaren bista ikusgarriak ditu, eta Karraspio deritzon hondartzaren ertzean dago, Lekeitioko erdialdetik kilometro batera. Hoteleko 9 logeletan dago telebista, hozkailu txikia, berogailua eta hornitutako bainua. Gainera, doako wifi-gunea da.

Eguzkia hartzeko terrazatik ahaztezinezko ikuspegia mirets dezakete hoteleko bezeroek, haientzat besterik ez baita gune berezi hori.   

Indarberritzeko, taberna-kafetegian pintxo-aukera berezi eta askotarikoa dago. Beste erosotasunetako bat Metrokua hotelaren garaje pribatua da. 

Hoteleko langileek arreta profesionala eta hurreko/hurbileko harreman pertsonala eskaintzen dute.

Instalazioak

Terraza: Eguzkia hartzeko gune ederra, itsasoko haize leunaz gozatzeko. Ahaztu ezin izango dituzun bista ikusgarriak.

Taberna-kafetegia: Pintxo eta errazio gozoak dastatzeko leku paregabea. Arrantzale erara girotuta dago, eta, terrazak bezala, ikuspegi pribilegiatua eskaintzen du: Karraspio eta San Nikolas edo Garraitz uhartea. Zalantzarik gabe, zaharrek zein gazteek aukera paregabea daukate itsasbeheran irlara ibilaldia egiteko, eta gaur egun beharrezko bisita bihurtu da.

Lorategia: Hotelaren atzealdeak lorez beteriko lorategi bitxi bat dauka. Naturaz inguraturik, atsedena hartzeko leku idilikoa.